Ezeztatu

Gomendatu: "Donostiako sagardo eguna"

Hutsune guztiak beharrezkoak dira.


BIDALI Ezeztatu

NABIGATZEKO LAGUNTZAK:


ORRIAREN BURUA:

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Blog irekia

Artikulo bat idatzi

LAGUNTZA MENUA:

BILATZAILEA:

HIZKUNTZA AUKERATZEKO MENUA

  
 

Izena eman | Pasahitza berreskuratu


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

AGENDA »

Donostiako sagardo eguna

Ostirala, 2011/09/02 @ 08:35  |  Maritxu Errezil

Gipuzkoako sagardo ezberdinak Konstituzio plazan. Donostiako Sagardo Eguna izango da irailaren 3an, Konstituzio Plazan,goizeko 11:30etatik 14:00etara, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteakantolatuta eta Donostia Kultura eta Kutxaren laguntzarekin. DonostiakoEuskal Jaien barruko ekitaldia izango da eta 40 sagardotegi izango dirabertan, beren sagardoa probatzera ematen, Plazako arkuetan jartzen direnpostuetan.

Inguratzen direnek Gipuzkoako sagardotegirik gehienetakosagardoa izango dute aukeran, sagardogileek berek zerbitzatuta. Sagardoakupelean egiten da, eta botilan borobildu, eta produktua momenturikonenean dastatzeko aukera izango da iraileko lehen larunbatean. Izan eresagardoa urte osoan edateko da egokia, sagardotegietan kupeletiktxotxean, nahiz botilatik urte osoan zehar eta nonahi. 2010eko uztakosagardoak izango dira Donostiako festa handian: Kalitate handiko sagarraizan zen Gipuzkoan iaz, eta horrek izaera berezia eman dio sagardoari, frutausain eta zapore handikoa eta mikaztasun puntu egokia duena.

 

Iraileko dastatzeak sagardoa promozionatzeaz gain, sagardoarenezaugarriak zabaltzeko abagunea izan nahi du: graduazio baxuko edaria da,freskagarria eta sagarrak berekin dituen onura eta ezaugarri asko berekindituena; neurrian edanez gero, oso osasungarria. Eta neurriankontsumitzeko mezuarekin jarraituko du Sagardogile Elkarteak aurten ere,kontsumo arduratsu baten alde eginda. Bestalde, sagardoaren lagungarriizango dira bakailao tortilla, txorixo eta gazta pintxoak aurten ere.

 

Donostiako Sagardo Egunean, zenbait sagardogile omentzeko ohituradu Sagardogile Elkarteak urte horretan bertan jubilatu direnak. Aurten,Astigarragako Petritegi sagardotegiko Joakin Otaño Goikoetxea eta AdunakoAburuza sagardotegiko Juan Joxe Aburuza Otegi omenduko ditu GipuzkoakoSagardogileen Elkarteak, eguerdiko 13:00etan, Plazako oholtzan.

Sagardoa

Sagardoa, ZackAkukumba, Creative Commons By SA

Etiketak:

Partekatu

Iruzkinak (Iruzkin 1)

  • miblogdepintxos
    2011-09-06 @ 13.43

    lástima de día ….creo que no llovía, diluviaba. Lo siento por los productores que hacen un esfuerzo por divulgar esta maravillosa bebida, y el clima les jugó una mala pasada.
    Una de mis opciones preferidas porque casa con absolutamente todos los pintxos.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.

Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea

Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.


ORRI-OINA:

Basque Culinary Center

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia

Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: