Ezeztatu

Gomendatu: "Mahats-bilketaren jaia"

Hutsune guztiak beharrezkoak dira.


BIDALI Ezeztatu

NABIGATZEKO LAGUNTZAK:


ORRIAREN BURUA:

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Blog irekia

Artikulo bat idatzi

LAGUNTZA MENUA:

BILATZAILEA:

HIZKUNTZA AUKERATZEKO MENUA

  
 

Izena eman | Pasahitza berreskuratu


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

AGENDA »

Mahats-bilketaren jaia

Ostirala, 2011/09/16 @ 07:00  |  Maritxu Errezil

1994an jaio zen Biasterin, eta harrezkero hamalau udalerritik igaro da. Mahats-bilketa irailaren erdiko igandean hasten da. Ekitaldi jendetsu horren asmoa udalerrietako bisitariei beren bizimodua eta ardoa erakustea da, izan ere, ardoa eskualdeko nekazaritzaren garapenerako produktu nagusia da.

Kirola, kultura, komunikabideak eta gizarteko izen ospetsuek jaia abiarazten duen Tradiziozko Pregoia egiten dute eta Arabako Errioxako ordezkari bilakatzen dira. Mahats zapalketa bukatu eta lehenengo muztioa dastatu ostean, jaia antolatu duen herritik ibilaldi bat egiten da ardoa dastatzen, eta ardo hori, herri eta ardandegien arabera sailkatuta egoten da.

Ardoa, ohiko moduan, beirazko kopa fin batean dastatzen da eta kopak egun horren oroigarri den Arabako Errioxako logotipoa izaten du. Ardo dastatzearekin hainbat jarduera, haur-joko, erakusketa gastronomiko, musika… tartekatzen dira, eta ekitaldia jaiegun dibertigarri eta bizikidetzakoa bilakatzen dute. Hitzordura hainbeste jende hurbiltzea ez da inolako oztopoa, izan ere, boluntarioz osatutako talde batek antolatzen du, eta beti daude egun hori guri errazteko eta atseginago egiteko prest. Hori baino lehen, bi egunez aritzen dira Arabako Errioxako Ardoa mahaiko beste produktu batzuekin Senidetzeneta Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Deiturako Ardoen Lehiaketa ere egiten da, eta Errioxako hiru azpieremuetako salda onenak joaten dira bertara.

Egitaraua

11:00 Arabako Errioxako dantza-taldeen saioa.

11:30 Pregoia eta ekitaldi ofiziala.

  • Muztiatzea eta lehenengo muztioaren dastaketa.
  • Arabako Errioxako ardoen dastaketa
  • (6 euro/kristalezko kopa + 6 ardo).

12:30 Aizkolarien Mahats-biltze Lehiaketa Nagusia.

14:00Herri – bazkaria.

Egunean zehar:

  • Umeentzako jolasak eta ekintzak.
  • Musika eta kalejira.
  • Artisauak eta Labeldun nekazaritza-produktuak.
  • Bisita panoramikoa eta mahasti eta olibondoen ibilbidea Tren Turistikoan.
  • Kalatuetara bisita eta zurrakapote dastaketa.
Fiesta de la Vendimia

Fiesta de la Vendimia, FV, Creative Commons By SA

Etiketak:

Partekatu

Iruzkinak (0 iruzkin)

Idatzi hemen zure iruzkina

Sarrera honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.

Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea

Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.


ORRI-OINA:

Basque Culinary Center

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia

Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: