Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
SUKALEKU »
XX. mendeko euskal gastronomian erreferente izandako Luis Irizar Zamorari eskainitako lehenengo biografia. “Monografiak” bildumaren bitartez, nazioartean ezagutzeraeman den sukaldari honen ibilbidea omendu nahi du Sukal Lekuk. Aurkezpena “San Sebastián Gastronomika” biltzarraren barruan egingo da.
Sukaldaritzako zeregin xumeenetatik hasita, Luis Irizar Zamorak 1940ean ekin zion bere ibilbideari, Donostiako eta Madrileko jatetxe entzutetsuenetan. Parisera abiatu zen gero, Irizarrek berak “goi mailako sukaldaritzan doktoretza” izendatu zuena egitera. Ondoren, Ingalaterrara joan zen bere talentu guztia garatzera, Londreseko Hilton hotelean adibidez; izan ere, sukaldariburu eta ostalaritzako eskolako irakasle izatera iritsi zen.
Irakasteko grinak Suitzara eraman zuen, sukaldaritzaren didaktika ikastera. Herrialde hartan ikasitakoa baliagarri izan zitzaion Zarautzen Euskadiko sukaldaritzako lehen eskola ofiziala sortzeko (1966). Gogoratu eskola horretatik sukaldarien belaunaldi bikaina irten zela, eta horregatik “maisuen maisu” izendatua izan dela sarritan.
Auguste Escoffier handiaren arte gastronomikoan aditu, Euskal Sukaldaritza Berriaren aitzindari, sari eta errekonozimendu ugariren hartzaile, argitaratutako lan askoren egile… Luis Irizar Zamora erabateko erreferentea da XX. mendeko euskal sukaldaritzaren barruan.
Bere bizitzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, aste honetan bertan gure web orriko bildumaren atalean pdf-n deskargatu ahal izango duzu.

Monografiak 2, SL, Creative Commons By SA
Etiketak: Escoffier Euskal Sukaldaritza Berria luis irizar monografiak Nueva Cocina Vasca
ORRI-OINA:
Basque Culinary Center
Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca
Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia
Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com
NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
Iruzkinak (Iruzkin 1)
2012-04-16 @ 10.05
egun on
elkar banaketatik idazten ari natziazue, donostiatik bezero batek zuen liburu batengatik galdetu digu eta jakin nahiko nuke ea lortzeko modua zein den.
liburua honako hau da:
9788493957100 luis irizar
mila esker
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.
Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea
Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.