Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Antzina-antzinako sineskeria da solstizio garaian elementu naturalek naturaz gaindiko ahalmenak eskuratzen dituztela. Udako solstizioan (San Juan jaian) suarekin egiten da erritoa. Negukoan, berriz, Eguberrietako enborrarekin.
Urteko gaurik luzeenak igarotzeko, enborraren supazterrean biltzen ziren familia osoak, eta ia Europa osoko herrietako solstizio-ohituretan ageri den elementua da. Ohitura horietatik etorri da gure pinu argitsua. Euskal baserrietan, Gabon Gaua hurbiltzen zihoan heinean, kalitate oneko enbor bat prestatzen zen egun horietan etxea berotzeko. ‘Gabonzuzi’ edo ‘Gabonsubil’ izena eman zitzaion, besteak beste, eta uste zen bere su eta errautsek etxea eta etxekoak —gizaki nahiz animaliak— babesten zituztela urte osoan.
Industrializazioarekin landa-bizitza indarra galtzen joan zenean eta landatik hirietarako emigrazioaren eraginez jendeak bere ingurune eta ohiturak galdu zituenean Eguberrietako enborraren erritoak elikagaietan hartu zuen bere ikurra, hirietako etxe txikietan ez baitzuen lekurik enborrak.
Modu horretan sortu zen bûche de Noël Frantzian, XIX. mendean: ijito-besoaren antzeko bizkotxoa, baina zuhaitz itxurakoa, txokolatez edo kafe-kremaz estaltzen da enbor-azalaren itxura emanez, eta hostotxo berdeak jartzen zaizkio.
Frantzian ohikoa dela esan dut, baina gure artean ere ez da arrotza. «Ah, noski, hemen ‘Eguberrietako enbor’ deitzen diogu!», erantzun zidaten Barrenetxe Gozotegian, gaiaren inguruan jardun ginenean. Eta halaxe eskuratu nuen argazkian ikus daitekeen enbor gozoa. Bizkotxo leuna, krema on-ona eta likore-puntu zehatza.
Ahogozatzen nuen bitartean pentsatu nuen postre moderno hori dela oso antzinako tradizio baten azken aztarna… eta are gehiago gozatu nuen.

Tronco de Navidad de la Pastelería Barrenetxe, Antxon Aguirre Sorondo, Creative Commons By SA
Etiketak: Barrenetxe bizcocho bizkotxo chocolate Eguberri navidad tarta txokolate
ORRI-OINA:
Basque Culinary Center
Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca
Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia
Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com
NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
Iruzkinak (0 iruzkin)
Idatzi hemen zure iruzkina
Sarrera honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.
Idatzi hemen zure iruzkina
Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.
Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea
Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.