Ezeztatu

Gomendatu: "Santo Tomas Eguna"

Hutsune guztiak beharrezkoak dira.


BIDALI Ezeztatu

NABIGATZEKO LAGUNTZAK:


ORRIAREN BURUA:

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Blog irekia

Artikulo bat idatzi

LAGUNTZA MENUA:

BILATZAILEA:

HIZKUNTZA AUKERATZEKO MENUA

  
 

Izena eman | Pasahitza berreskuratu


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

SUKALEKU »

Santo Tomas Eguna

Asteazkena, 2011/12/21 @ 07:00  |  Sukaleku

Santo Tomaseko feriya, txorixua ta ogiya! Gaur Santo Tomas eguna ospatzen da, Donostiako eta urte batzuz geroztik Bilboko egutegietan egun garrantzitsuenetariko bat da.

Jaiaren jatorria zein den ez da jakin baina dirudienez, abenduak 21, neguan sartzen garen eguna izanda, baserrietako jabeak (gehienak Donostian, hiriburuan bizi ziren) urteroko errentak maizterri kobratzeko eguna zen. Arrazoi hori dela eta, hirira diru dexenterekin jaisten ziren. Gainera negurako ondo hornitzeko eta likidezia lortzeko, baserrietako produktu hoberenekin agertzen ziren: hegaztiak, barazkiak eta artesaniako objetuak hirian saltzeko helburuarekin.

 

Santu izena izan arren, ez du erlijioarekin loturarik. Tradiziozko festa egun bat da eta Santo Tomas izena Elizako santuari dedikatutako eguna besterik ez da.

 

Festara agertzen diren pertsona asko baserritar jantziekin jazten dira. Eguneko plan hoberena, goizean goiz barazki eta abere ferian buelta bat eman eta sagardo edo txakolinarekin bustitako txistorra pintxo, bokadillo edo taloa hamaiketakoa egitea da.

 

Nahiz eta, txistorra pintxo eta bokadillo postuak egun guztian hiri guztian zehar egon, jende gehien egoten direnak Donostiako plaza (Euskadiko txistorra lehiaketa egiten da bertan) eta Konstituzio plaza (baserriko produktu eta ganadu feria) izaten dira. Bilbon El Arenal eta Plaza Nueva de Bilbao dira jende gehien ibiltzen diren lekuak.

Etiketak:

Partekatu

Iruzkinak (0 iruzkin)

Idatzi hemen zure iruzkina

Sarrera honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.

Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea

Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.


ORRI-OINA:

Basque Culinary Center

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia

Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: