Ezeztatu

Gomendatu: "Eguberrietako ogia"

Hutsune guztiak beharrezkoak dira.


BIDALI Ezeztatu

NABIGATZEKO LAGUNTZAK:


ORRIAREN BURUA:

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Blog irekia

Artikulo bat idatzi

LAGUNTZA MENUA:

BILATZAILEA:

HIZKUNTZA AUKERATZEKO MENUA

  
 

Izena eman | Pasahitza berreskuratu


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

PRODUKTUAK »

Eguberrietako ogia

Osteguna, 2011/12/22 @ 07:00  |  Antxon Aguirre Sorondo

Aurreko artikuluan ikusi genuen moduan, solstizio-garaian hainbat elementu naturalei (tximinian jartzen dugun enborra, ura bera, edo zenbait landare…) tratamendu berezia ematen diegu. Tratamendu berezia jasotzen zuen Eguberrietako ogiak ere.

Ogi horren lehen xerra mozteari garrantzi handia ematen zitzaion eta mahaiaren gainean uzten zen arbasoek “jan” zezaten. Afaria amaitzean, ogi salutadua (ogi osasungarria, Bizkaian esaten zitzaion moduan) zapi batean gordetzen zen. Uste zen, ohiko ogia ez bezala, xerra hori ez zela lizuntzen.

 

Urtean zehar, senitartekoren bat gaixotzen zenean ogi horretatik zati bat ematen zitzaion jateko. Errabia saihesteko bereziki ona zela uste zen, baita errabia zuten zakurrak sendatzeko ere. Gizonak itsaso haserrean arrantzan ari zirenean euren senitartekoek ogi horren puska bat itsasora botatzen zuten kostaldetik, apaltzeko. Gauza bera egiten zen ibaia ur handiegiekin zetorrenean edo kazkabar-ekaitzaren ondorioz uztak kaltetzeko arriskua zegoenean.

 

Horiek jakinik, baieztatu dezakegu ogiaren eguna ospatzeko datarik egokiena dela abenduaren 24a, Bizkaiko Galdames herrian urte batzutatik hona egiten ari diren bezala. Herritarrek abian jarritako ekimen horri esker, erdi-hondatuak edo utzita zeuden labeak berreskuratu dira, eta, gaur egun, Galdamesen 32 artisau-labe daude martxan. Horri esker, Euskal Herrian biztanleko artisau-labe gehien dituen herria da.

 

Beste ekitaldi interesgarri askoren artean, Ogi Egunaren barruan artisau-ogiaren lehiaketa ospatzen da eta okin askok hartzen dute parte bertan.

 

Gizon-emakumeak ez dira ogiarekin bakarrik elikatzen, ez horixe, baina zer egingo genuke egunero gure elikadurari mamia eta funtsa ematen dion elementu hori gabe?

Pan Casero. Barrenetxe Donostia

Pan Casero. Barrenetxe Donostia, Antxon Aguirre Sorondo, Creative Commons By SA

Etiketak:

Partekatu

Iruzkinak (0 iruzkin)

Idatzi hemen zure iruzkina

Sarrera honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.

Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea

Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.


ORRI-OINA:

Basque Culinary Center

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia

Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: