Ezeztatu

Gomendatu: "Gaztainak eta ur berria euskal Urtezaharrean"

Hutsune guztiak beharrezkoak dira.


BIDALI Ezeztatu

NABIGATZEKO LAGUNTZAK:


ORRIAREN BURUA:

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Blog irekia

Artikulo bat idatzi

LAGUNTZA MENUA:

BILATZAILEA:

HIZKUNTZA AUKERATZEKO MENUA

  
 

Izena eman | Pasahitza berreskuratu


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

HISTORIA »

Gaztainak eta ur berria euskal Urtezaharrean

Osteguna, 2011/12/29 @ 07:00  |  Antxon Aguirre Sorondo

Kotilloiak hasi aurretik eta alde batetik bestera mugitzea ahalbidetzen digun motorizazioa agertu aurretik, gure herrietan Urtezaharra modu intimoan ospatzen zen. Inork ez zuen etxetik kanpo afaltzen, ez zegoen dantzalekurik ez tabernarik irekita. Gehienean ere tokian-tokian ospakizunen bat antolatzen zen urteko lehen orduak elkarrekin gozatzeko.

Arabako zenbait herritan, afaldu ondoren sua pizten zen eta bertan erretzen zituen familiak gaztainak, ardo-basoarekin lagunduta jateko. Bota zahar bat edo larrua makil batera lotu eta zuzia osatzen zuten gazteek, eskuan eraman eta Erre pui erre! ohiukatuz. Zenbaitetan lastozko panpina batekin egiten zen, eta amaitzear zen urtea irudikatzen zune.

 

Sakanan dagoen Urdiaineko mutilak iturriaren inguruan biltzen ziren abenduaren 31 amaitzear zela. Hantxe itxoiten zuten kanpandorreko kanpaiek 12 doinuak jo arte, eta une horretan pitxerrak betetzen zituzten, ur berriarekin. Unetxo bat ere galdu gabe apaiza-etxera jotzen zuten, pitxerra beteta ekartzen zuen lehenari saritan janaria emango zitzaiolaren agintzari kasu eginez. Ogi-zati bat edo bizkotxo-zati bat jasotzen zuten.

 

Garai batean Nafarroako bailara horretan osoan egiten zen tradizio hori Urdiaingo erretorearen (Euskaltzaindiako kide izan zen José María Satrustegi) irmotasunari esker berreskuratu zen, baina lehiakortasuna bera galduta zuen dagoeneko. Handik aurrera Urdiaingo herria batzeko arrazoia eskaintzen du ur berriaren erritoak. Bertaratu direnen artean banatzen da ur gardena, opilak eta kafe beroa ere lagun dutela, neguko gau hotzean inork hotzik izan ez dezan.

 

Jai zinez kuttuna, bi urteen arteko mugan lehena eta geroa elkar batzen dituena.

 

A, eta ahaztu gabe: Urte berri on!

31 de diciembre en Urdiain

31 de diciembre en Urdiain, Antxon Aguirre Sorondo, Creative Commons By SA

Etiketak:

Partekatu

Iruzkinak (0 iruzkin)

Idatzi hemen zure iruzkina

Sarrera honek, oraingoz, ez du iruzkinik jaso.

Idatzi hemen zure iruzkina

Oharra: (*) Izartxoa duten datuak beharrazekoak dira.

Sarrera honen trackback-a egiteko URI helbidea

Sarrera honen iruzkinen RSS jarioa.


ORRI-OINA:

Basque Culinary Center

Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca

Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia

Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com


NABIGATZEKO LAGUNTZAK: