- Sukaleku – Euskal Gastronomiaren Ikertegia - http://www.sukaleku.net/blog -

Sukaldeak jostailu katalogoetan

Egilea: Maritxu Errezil | Data: 2012 Urtarrila 9 @ 07:00 | Sailak: Gogoeta | 1 Comment

Gabonetako jostailuen katalogoek duela urte batzuk bezala jarraitzen dute,… aldaketa gutxi,…

 

Gabonetako jostailuen katalogoek duela urte batzuk bezala jarraitzen dute,… aldaketa gutxi,… atalak roxa kolorean, beste atalak urdinean, batzuk orrialde “neutroak” sartzen hasi dira naranja, berde koloreak etab.. Zergatik ez ditugu sukaldeak neska eta mutilei eskaintzen? Zergatik mugatzen setatzen gara gure seme alaben lan aukera eta aukera pertsonalak? Sukaldatzea eta jolasten egin behar hau ikastea, pertsona guztioi datorkigu ondo, bizitzan autonomo izateko eta gure gorputza zaintzen zoriontsu sentitzeko.  

 

Dirudiena da, sukaldaritza gorakada izan duen lanbide bat dela, jostailu dendetatik buelta bat eman besterik ez dago: primeran hornituta datoz, beharrezko tresna guztiekin: labea, kazolak, ontzi-garbigailua, bitrozeramika,…

 

Errebindikazio txiki honekin bukatzeko, ondorengo gogoeta jaulki nahiko nuke:  

 

Feminizatuak dauden lanbideak, tradizionalki emakumeengatik egindako lanbideak alegia, gizonek egiten dituztenean balioa haunditu egiten dela konturatu al zarete? (sukaldaritza, ile-apainketa, moda diseinatzailea,…) Zenbat emakume sukaldari ospetsuren izena emateko kapaz zara? Eta ile-apaintzaileak diren emakumeenak? Eta erropa diseinatzaileenak? Gizonezkoen izenak?  

 

Eta,… sukaldatzen duten zenbat emakume ezagutzen dituzu berriz? Zenbat ile-apaintzaile ikusten dituzu zure ingururan? Aldaketa gutxi nabari dut inguruan.  

 

Gai hauei buruz hitz egiten dudan, berdintasunaren agentea den pertsonari esker, testu hau zuekin konpartitzera ausartu naiz.

Jostailuak

Jostailuak, SL, Creative Commons By SA


Jatorria: Sukaleku – Euskal Gastronomiaren Ikertegia: http://www.sukaleku.net/blog

Artikuluaren URL-a: http://www.sukaleku.net/blog/2012/01/09/lang_escocinas-en-los-catalogos-de-jugueteslang_eslang_eusukaldeak-jostailu-katalogoetanlang_eu/