- Sukaleku – Euskal Gastronomiaren Ikertegia - http://www.sukaleku.net/blog -

Ogi eta garagardoaren ekintzaileak

Egilea: Antxon Aguirre Sorondo | Data: 2012 Urtarrila 12 @ 07:00 | Sailak: Produktuak | 0 iruzkin

Ameriketara joandako euskaldun askok izan zuten arrakasta okintzan. Eta hala, gure herritar askok Mexikon ogi frantsesa (gari-irina eta legamiarekin egindakoa) moduan ezagutzen den horren merkatu ia osoa bereganatu zuten.

 

Horietako bat, Braulio Iriarte Goyeneche, are urrunago joan eta garagardoaren industria jorratu zuen arrakasta handiz. Hainbat herrikiderekin batera Cervecería Modelo, SA enpresa sortu zuen, eta enpresa horretako marka izarra, ‘Coronita’, gaur egun mundu osoan gehien kontsumitzen denetako bat da.

 

Ogi likido baten modukoa da garagardoa: Alemaniako esaera honek zehazki aditzera ematen du ogiaren eta garagardoaren jatorri berbera. Izan ere, bata zein bestea almidoietik eratorritakoak baitira (zerealeetakotik bereziki), eta gas karbonikoa sortzen duen alkoholaren fermentazioa bermatzeko legamia behar-beharrezkoa baitute. 

 

Hori horrela izanik, ogia eta garagardoa Neolitikoaren garai berberean sortu izanak ez gaitu harrituko. Faraoien garaiko Egipton ogia-garagardoa binomioa zen eguneroko elikaduraren oinarria. 

 

Datu horiekin guztiekin errazago ulertuko dugu Braulio Iriarte enpresa-gizonaren ibilibde profesionala. Mexikora 1877an iritsi zen, artean 17 urte zituela, eta Albaitero abizeneko baztandar baten zerbitzura ogia banatzen hasi zen. Gero, hiritik kanpoko gari-errota batean jardun zuen. 1890ean okindegi zahar bat erosi zuen, ‘El Factor’, eta arrakasta handia izan zuenez, hiri guztian zehar ireki zituen dendak. 1903an errota bat eraiki zuen, ‘El Eúskaro’, eta herrialdeko handiena izatera ere iritsi zen. Gainera, 1913an negozioa hedatzeko asmoz legamia industriala egiteko fabrika martxan jarri zuen, Mexikoko lehena. 

 

Azkenik, 1925ean Cervecería Modelo garagardo-fabrika martxan jarri zuen. Poliki baina modu inteligentean egin zuen aurrera, beti ere ekoizpen-sektore berberean. Izan ere, garagardoa ogi likidoa denaren printzipioa besterik ez baitzuen aplikatu Iriartek.

Pan y cerveza

Pan y cerveza, Antxon Aguirre Sorondo, Creative Commons By SA


Jatorria: Sukaleku – Euskal Gastronomiaren Ikertegia: http://www.sukaleku.net/blog

Artikuluaren URL-a: http://www.sukaleku.net/blog/2012/01/12/lang_esemprendedores-de-pan-y-cervezalang_eslang_euogi-eta-garagardoaren-ekintzaileaklang_eu/