Hutsune guztiak beharrezkoak dira.
NABIGATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
JATEKOA »
Urtero sasoi honetan, Pariseko gure auzoak okaran piloa ekartzen digu goizero. Gehienak Reinne Claude motakoak izaten dira, Klaudia ospetsuak, alegia. Baina beste okaran txiki eta horizta bat ere ekartzen digu, hain arrunta ez dena: Mirabelle motakoa. Eta guk tarta bat egiten dugu, denak gordinik jan ezin eta. Tarta hori, klasiko bat da gurean eta opor kutsua izaten du
Etiketak: Mirabelle
okarana
tarta
tarta
GOGOETA »
JATUNKERIA eta bere arreba MOZKORKERIA aipatzen dituzten gertaerak ugari dira Biblian: Lot zaharra, hainbeste edan eta gero, bere alaben artean etzan zen. Herodes ere mozkorra zegoen San Joan Bataiatzaileari lepoa ebaki behar ziotela agindu zuenean… Gauza onik ez eta txarrak asko janak eta edanak, desordenuan eta neurriz gain direnean.
Segi irakurtzen... 0 iruzkinak
Etiketak: jatunkeria
JATEKOA »
No he frecuentado los concursos gastronómicos, pero, aún así, me ha tocado ser jurado de los asuntos más variopintos: morcillas, quesos, vinos, marmitakos, preparados de paloma... Casi siempre he aprovechado la ocasión para disfrutar de algún producto que no conocía. Agradecía la suerte de ser invitado a estos asuntos sin tener conocimientos especiales, donde el único precio para mí no era más que dar mi parecer. Sin embargo lo cierto es que en estas reuniones siempre había alguien que me repateaba el hígado, normalmente algún ortodoxo, de esos que sólo su mamá aguanta.
Segi irakurtzen... 4 iruzkinak
Etiketak: marmitakoa
GOGOETA »
Bizi ditugun eredu estetikoen bultzadaz —batez ere emakumeei ezarri zaizkien mehetasunaren kanonei esker—, JATUNKERIAK bekatu izateari utzi dio aspaldi. Bekatu txikiak sortzen dituen bekatu-iturri handiaren izaera abandonatu eta alde batera laga du horrela infernurako autopista azkarra izatearen kontua. Izan ere, JATUNKERIA gaur ez da bekatu, gaur gaixotasun da, beste gaixotasun batzuen sorburu beldurgarria.
Segi irakurtzen... 0 iruzkinak
Etiketak: gula jatunkeria Rabelais
GOGOETA »
Izugarrizko aldea dago Sukalekuren blog honetan euskaraz ala erdaraz idatzi. Hirutik batera jaisten da audientzia, euskaraz direnean letrak. Hala ere, barkatuko didazu, gauza batzuk hizkuntza baten errekatik sortzen dira eta besteak bestekotik. JATUNKERIA edo GULAren hau, euskaraz abiatu nuen duela pare bat aste eta, honez gero, halaxe segiko du. Gaur, gainera, aitapontekoarenganaino iritsi gara, Rabelais berarenganaino. Jainkoak libra gaitzala!
Segi irakurtzen... 0 iruzkinak
Etiketak: Gargantua gula jatunkeria Pantagruel Rabelais
Sukalekuko blogeko Editorea 2010-09-24 egunetik.
Sukalekuko Blogaren erredakzio taldekoa
Iturria: LeMonde
Iturria: 7caníbales
Gabonetan ez da gurinik izango Norvegian
Iturria: Rue89
ORRI-OINA:
Basque Culinary Center
Euskal Gastronomiaren Ikertegia
Instituto de la Gastronomía Vasca
Pº Juan Avelino Barriola 101 - 20.009 Donostia
Tlf: 902.540.866 sukaleku@bculinary.com
NABIGATZEKO LAGUNTZAK: